Kargatzen...

Instalazioetara sartzeko klausula

Nola lortu ditugu zure datuak?

Zuzenean zuregandik lortu ditugu tratatzen ditugun datu pertsonalak. Besteak beste, datu hauek tratatzen ditugu: bideozaintzako kameren bidez jasotako irudiak eta instalazioetara sartu aurretik ematen dizkiguzun identifikazio-datuak.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Torre Iberdrola AIE
Helbidea: Euskadi plaza 5, 15. solairua, 11. bulegoa. 48009 Bilbo. Bizkaia (Espainia)
Datuen Babeseko ordezkariarekin harremanetan jartzeko datuak: gerencia@torreiberdrola.es

Zer helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Instalazioetarako sarbidea kontrolatzeko eta zure segurtasuna bermatzeko asmoz tratatuko dugu ematen diguzun informazioa.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Zure datuen tratamenduaren lege-oinarria instalazioen titularrak bertako segurtasuna bermatzeko duen interes legitimoa da. Horregatik biltzen dira datuak nahitaez instalaziora sartzean.

Zenbat denboran gordeko ditugu zure datuak?

Bildutako unean zituzten helburuak betetzeko behar adina denboran gordeko dira datu pertsonalak, eta, kasu guztietan, horrek eragin izan ditzakeen legezko ekintzen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Hala ere, zuk emandako datu pertsonalak behar bezala blokeatuta utzi daitezke araudiak zehazten duen denboran.

Nori jakinaraziko zaizkio datuak?

Interesdunaren datuak ez zaizkie jakinaraziko hirugarrenei, non eta legeek ez dioten hori agintzen Iberdrolari.

Zer eskubide dituzu?

Datuen titularrak edo lege-ordezkariak eskubidea du tratamenduaren xede diren zure datu pertsonalak atzitzeko, ongi ez daudenak zuzentzea eskatzeko edo, dagokionean, bildutako unean zituzten helburuetarako beharrezkoak ez direnean haiek ezereztatzeko, eta datu horien tratamenduaren aurka egiteko eta mugatzeko, baita haiek eramateko eskubidea ere. Datu pertsonalen titularraren baimena lortu baduzu, nahi duenean baliogabetu ahal izango du hark emandako baimena.

Eskubide horiek erabiltzeko, bidali idatzia helbide honetara: Torre Iberdrola AIE – Zuzendaritza – Datuen Babesa. Euskadi plaza 5, 15. solairua, 11. bulegoa. 48009 Bilbo (Bizkaia); edo, bestela, helbide elektroniko honetara: gerencia@torreiberdrola.es

Eskubide horiek bete ez direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Informazio gehiago

Zure datuak eta informazioa nahi gabe galtzea eragozteko, eta baimenik gabe atzitzea, erabiltzea eta zabaltzea saihesteko haiek babesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak barneratu ditugu. Halere, neurri horiek berehala barneratu badira ere, erabiltzaileak jakin behar du segurtasun-neurriak ez direla guztiz menperaezinak. Iberdrola ez da hirugarrenen batek neurri horiek urratu eta datuak eta informazioa atzitzearen erantzulea.

Iberdrola KutxaBank