Kargatzen...

Pribatutasun-politika

Torre Iberdrolak zure pribatutasuna babesteko konpromisoa hartze du, eta datu pertsonalen babesari buruzko legeria beteko duela bermatuko du, are zehatzago, zure informazio pertsonala horrela tratatzeko konpromisoa hartuko du: legearen arabera, leialtasunez eta gardentasunez; helburu esplizitu eta legitimo zehatzei jarraiki; egokia, pertinentea eta tratamendurako beharrezkoa denari mugatua bada; zehatza eta eguneratua; interesduna tratamenduaren xedeentzat denbora batez bakarrik identifikatzea ahalbidetzen duena; zure segurtasuna bermatze aldera.

Halere, datu pertsonalen zenbait tratamenduk beste hainbat pribatutasun-abisu jarraitu beharra izan dezakete, zeinak eskatzen diren edo ekartzen diren une zehatzean emango diren. Pribatutasun-abisu hau eguneratzekotan, modu egokian jakinaraziko dizugu idatziz.

Abisu hau irakurri behar duzu eta, eguneratzeak ere, daudenean, Torre Iberdrolak egiten duen datu pertsonalen erabilera eta haren ezaugarriak ezagutzeko helburuarekin.

Nor da zure datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna?

Nortasuna: Torre Iberdrola
Helbidea: Plaza Euskadi, 5 – 488009 Bilbao

Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datuak?

Zuk ematen diguzun informazioa eskakizuna izapidetzeko bakarrik erabiliko da.
Haren edukiaren arabera, hauek izan daitezke xedeak:

  • Informazio-eskakizunen kudeaketa eta izapidetzea.

Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?

Datuak aurreko xedeekin tratatzeko lege-oinarria horretarako dagoen karratua markatuz emandako baimena da.

Nola lortzen ditugu zure datu pertsonalak?

Zuk emango dizkiguzu zure datu pertsonalak webguneko eskaera bitartez. Eskatutako datu pertsonalak ematen ez badizkiguzu, ezingo diogu zure eskaerari erantzunik eman.

Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?

Emandako datu pertsonalak eskakizuna egiteko beharrezkoa den epean gordeko dira eta, hura igarotakoan, gure lege-obligazioak betetzeko eta haiei lotutako ekintzek iraungi arte.

Hala ere, zuk emandako datu pertsonalak behar bezala blokeatuta utzi daitezke araudiak zehazten duen denboraz.

Nori jakinaraziko zaizkio datuak?

Datu pertsonalak Torre Iberdrolako zerbitzu-hornitzaileei jakinaraziko zaizkie eraikina eta haren segurtasuna kudeatzeko helburuarekin.

Zein dira zure eskubideak?

Datuen titularrak edo lege-ordezkariak eskubidea du tratamenduaren xede diren zure datu pertsonalak atzitzeko, ongi ez daudenak zuzentzea eskatzeko edo, dagokionean, bildutako unean zuten helburuarentzat beharrezkoak ez direnean haiek ezereztatzeko, eta datu horien tratamenduaren aurka egiteko eta mugatzeko, eta haiek eramateko eskubidea ere. Datu pertsonalen titularraren baimena lortu baduzu, nahi duenean izango du hark emandako baimena baliogabetzeko.

Eskubide horiek gauzatzeko, idatzi hurrengo helbidera: Plaza Euskadi, 5 – 488009 Bilbao. Eta gerencia@torreiberdrola.com e-postan.

Eskubide horiek bete ez direla uste baduzu, erreklamazioa aurkez dezakezu Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan.

Informazio gehiago

Zure datuak eta informazioa nahi gabe galtzea eragozteko, eta baimenik gabe atzitzea, erabiltzea eta zabaltzea saihesteko haiek babesteko beharrezkoak diren neurri teknikoak barneratu ditugu. Halere, neurri horiek berehala barneratu badira ere, erabiltzaileak jakin behar du segurtasun neurriak ez direla guztiz menperaezinak. Iberdrola ez da hirugarrenen batek neurri horiek urratzearen, edo datuak eta informazioa atzitzearen erantzulea.

 

Iberdrola KutxaBank