Kargatzen...

Korporazioaren erantzukizun soziala

Gizartearekin konprometituta

Torre Iberdrolak gizartean eragin positiboa duten eta guretzat funtsezkoak diren baloreak transmititzen dituzten proiektuei laguntzeko hainbat ekintza sustatzen ditu. Torre Iberdrolak interes soziala duten kanpainekin du konpromisoa, haurtzaroarekin, osasunarekin edo ingurumenarekin lotutakoak esaterako, langileak eta haien familiak ere kontuan hartuta.

Gizarteak ematen duen zati bat gutxienez itzultzeko konpromisoa dugula uste dugu gizartearekin, eta modu aktiboan egiten dugu lan erakundeekin batera. Kudeaketa arduratsua eduki nahi dugu, zeinak pertsonak jartzen dituen beti aurretik, eta lana eta lurraldea partekatzen dugun guztioi balioa ekartzea lortu nahi dugu.

Elikagaien bilketa

Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin kolaboratzen dugu modu aktiboan. Gure eraikineko hall-a elikagaiak biltzeko eta dohaintzak eta diru-ekarpenak jasotzeko lekua ere da.

Itxaropena pizten dugu

Torre Iberdrola urre kolorez piztu zen minbizia duten haur eta nerabeen alde #Enciendelaesperanza kanpainaren barruan. Oso harro gaude Minbizia duten Haurren Gurasoen Espainiako Federazioaren eta Childhood Cancer International elkartearen ekimen honi laguntza eskaintzeaz.

Zure apurtxo bat asko da

Odola ezin da fabrikatu, eman egin behar da. Torre Iberdrolak langileei jakinarazten die Bizkaiko Odol Emaileen unitate mugikor bat badugula nahi duen guztiak odola eman dezan. Ekintza erraza eta eskuzabala, jende askorentzat oso garrantzitsua.

Kontziliazioarekin konprometituta

Torre Iberdrolak badaki zein garrantzitsua den familia-kontziliazioa. Konpromiso sendoa dugu, eta horregatik, eremu profesionalean eta familian harmonia errazten duten politikei jarraitzen diegu. Gainera, askotariko jarduera ludiko eta musikalak antolatzen ditugu langileen senideek Torre Iberdrola guneaz naturaltasunez goza dezaten eta eurena dela senti dezaten.

Bizimodu osasuntsua

Osasuna oso garrantzitsua da Torre Iberdrolan eta, horregatik, nahi dutenek bizikletentzako doako aparkalekua eta aldagelak dutxa eta armairuekin erabili ahal izango dituzte.

Planetaren ordua

Ingurumenaren babesa da gizarte mailan aurre egin behar diogun erronka nagusia. Desafio horretarako guztiok norabide berean batu behar ditugu indarrak. Torre Iberdrolak urtero hartzen du parte “Planetaren ordua” ekintza sinbolikoan, eta Euskadiko eraikin altuena denaren argiak ordu betez itzaltzen ditu.
Ikus bideoa

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Irakurri dut eta onetsi dut lege-informazioa

Iberdrola KutxaBank