Kargatzen...

Segurtasuna

Gure erabiltzaileen segurtasuna zaintzen dugu

Zure segurtasunak ardura zaigu

Torre Iberdrolan segurtasuna da gure lehentasunetako bat. Langileen eta bisitarien eraikinerako sarbidearen kontrol-sistema bat dugu, suteen prebentziorako, detekziorako eta itzaltzeko instalazio sofistikatuez gain.

Barne-segurtasuna

  • Intrusio-aurkako kontrola nukleoko ate guztietan, eremu teknikoetakoak barne.
  • Zaintza denbora errealean solairuen nukleoetan eta eskaileretan jarritako telebista-zirkuitu itxiaren bitartez.
  • Presentzia-detektagailuen sistema guztientzako eremuetan.
  • Megafonia bidezko abisu-sistema.

Sarbide-kontrola

  • Sartzen diren pertsonen kontrola sarrera nagusian tornua eta txartelarekin.
  • Lurpeko aparkalekura sartzen diren ibilgailuen kontrola hesi eta matrikula-irakurleen bidez.
  • Pakete eta merkantziak eskaneatzeko sistema, susmagarriak izan daitezkeen elementuen sarrera saihesteko.

Suteen aurkako babesa

Detektagailu ugariren bitartez egiten da suteen detekzio bizkorra. Hurrengo babes-neurriak ditu eraikinak: Zutabe lehorrak eskaileretan, suteetako ur-hargune hornituen sarea solairuaren nukleoaren inguruan, ihinztagailuen sare zabala, solairuetan estrategikoki banatutako su-itzalgailuen sarea, hasle posibleetatik gertu, eta suteen aurka ur-hornikuntzarako presio-multzo bikoitza. Horrez gain, ate suebakiak ere daude klimatizazioko hoditerian, ebakuazio-korridore presurizatuak, eskailera aireztatuak eta irteerarako seinaleak eta ibilbidea argiztatuta. Instalazio horiez gain, Torre Iberdrolak barruan dauden pertsonen kopurua kontrolatzeko software berritzaile bat barneratu du.

Aldika probatzen dira sistemak, eta urtean behin, larrialdi-simulakro bat egiten da, erabiltzaileek, esku-hartze taldeek eta larrialdiko erakundeek eraikina, haren sistemak eta ihes-bideak hobeto ezagutu ditzaten.

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Irakurri dut eta onetsi dut lege-informazioa

Iberdrola KutxaBank