Kargatzen...

Iraunkortasuna

Ingurumena babesten dugu

Torre Iberdrola, ingurumenarekin duen konpromisoa dela-eta, nazio mailan LEED CS 2.0 Ziurtagiri ezagunean (Leadership in Energy and Environmental Design / Liderra Energia Efizientzia eta Diseinu Iraunkorrean) maila altueneko bat duen ezaugarri horiek dituzten dorreen artean lehena da.

Estatu Batuetako Green Building Council delakoak (USGBC) emandako LEED Eraikin Iraunkorren Sailkapenerako Sistema hori nazioarteko sistema estandar boluntario bat da, zeinaren bitartez ingurumena gehien babesten duten praktikak, osasuntsuenak, erantzukizun handiagokoak eta etekin handiagoa ematen duten egiturak erabiltzen dituzten proiektuak ebaluatu eta goraipatzen dituzten.


Torre Iberdrola Eraikin Iraunkorra

LEED eraikin iraunkorreko ziurtagiria lortzeko, Torre Iberdrolak proiektuaren azterketa sakona egin du eta dorrearen hainbat alderdi aztertu ditu:

Iraunkortasuna

Torre Iberdrolak LEED CS 2.0 ziurtagiri ospetsua du (Leadership in Energy and Environmental Design / Energia Efizientzia eta Diseinu Iraunkorrean Liderra). USGBC entitateak (Estatu Batuetako Green Building Council) emandako ziurtagiri horrek ingurumena gehien babesten dituzten praktikak eta, ondorioz, osasuntsuenak, ingurumen aldetik erantzukizun handiagokoak eta etekin handiagoko egiturak dituztenak, erabiltzen dituzten proiektuak onesten dituzte.
Horretarako, higiezinaren zonaren zaharberritzea, garraio publikorako sarbidea, aparkalekuaren ahalmena, bizikleten aparkalekuak, espazioei ahalik eta etekin handiena ateratzea eta abar hartu dira kontuan.

Garraio-publikoa..
Bidaietan sortutako kutsadurarekin lotutako inpaktuak murrizteko, Torre Iberdrola garraio publikoko sarearekin, metroarekin, tranbiarekin eta udal autobusekin bikain lotutako hiri-ingurunean dago kokatuta.

Bizikleten aparkalekua eta aldagelak..
Kutsadura eta autoaren erabileraren ondoriozko inpaktuak murrizteko, bizikleten aparkalekua (98 plaza) eta aldagelak dutxekin jartzen ditu errentarien esku.

Emisio baxuko ibilgailu efizienteak..
Gainera, 15 ibilgailu elektrikoentzat aparkalekua du, kargatzeko gunearekin.

Gune irekien erabilera ahalik eta handiena..
Torre Iberdrolaren hirigintza-diseinuari esker, libre geratu den gainazalaren % 20 edo gehiago erabili da berdeguneentzako.

Efizientzia energetikoa eta energia berriztagarrien erabilera

Torre Iberdrola eraikin iraunkorra da, energia aldetik efizientea eta energia berriztagarriak erabiltzen ditu. Horri esker, maizterrek dirua aurrezten dute.

Energia berdea.
Torre Iberdrolak energia kontsumo guztia IBERDROLA Energia Berdearekin du kontratatuta, zeinak energia-iturri guztiak % 100 berriztagarriak erabiltzen dituen, ingurumena babesteko, CO2 eta beste hainbat gas kutsakorren igorpenak saihesten dituelako, eta atmosferan berotegi efektua murrizten laguntzen du, ondorioz. IBERDROLA Energia Berdea eskatzean energia garbiago, ekologikoago eta natura babesteko modu egokiago baten alde egiten ari da

Energiaren optimizazioa..
Klimatizazio sistema efizientzia, malgutasuna eta erabiltzaileen erosotasuna ahalik eta gehien hobetzeko moduan diseinatu da. Aireztatzeko kanpotik sartzen den aire kantitate handiari esker eta dorrearen fatxada aktiboarekin lortzen den aireztatze arkitekturaren sinergiari esker lortzen da hori. Solairu bakoitzaren barruan, klimatizazioa unitate independente ugariren bitartez banatzen da (VRV – Hozgarriaren Bolumen Aldakorra), zeinaren bitartez tenperatura desberdina lor daitekeen eraikinaren leku desberdinetan, eta energia aurreztu, gutxiago erabiltzen diren unitateetan itzal daitekeelako. Horrekin guztiarekin % 20 inguru aurrezten da energia-kontsumoan.

Uraren erabilera efizientea

Kontsumoaren % 40ko murrizketa..
Eraikinaren edateko ur-eskaera murrizteko, kanila elektronikoak eta beste hainbat berrikuntza teknologiko erabiltzen dira, eta komunen deskargen edukia gutxiagotzen da, kontsumo arruntaren % 40 arte murriztuz.

Hondakin-uren teknologia berritzaileak..
Edateko ur-eskaera murrizteko, M1 solairuan ur grisak berreskuratzeko sistema dago. 2 eta 35 solairuen arteko konketa eta komunetatik datozen urak berreskuratzen dira, eta haiek alokairuan dauden lokaletan (4tik 29 solairura) eta M1 solairuko komun eta pixatokietan berrerabiltzen dira. Estalduraren zorrotetatik datorren ura ere erabiltzen da. Urak berreskuratzeko sistemara konektatu aurretik, esekita dauden solidoen % 80 kentzen duen iragazki batetik igarotzen dira.

Barruko ingurumen kalitatea

Maizterren osasun baldintzak hobetzeko xedearekin, Torre Iberdrola eraikitzeko osagai organiko lurrunkor gutxiko materialak erabili dira, osagaiek ez ditzaten haiek sakabanatu eraikinaren bizitza baliagarrian.

Berrikuntza teknologian eta prozesuetan

Sistema honek, gainera, sustatzaileak inplementatutako estrategia iraunkorrei onura ateratzea ahalbidetzen die maizterrei, bakoitzak bere Barneko Leed Ziurtagiria lor dezake eta, horrek ematen dituen abantailekin

Diseinu-gida..
Torre Iberdrola eraikinak, platino ziurtagiriarekin, etorkizunean izango dituen maizterrek bulegoak erraztasun handiagoz inplementatzea ahalbidetzen dute. Horretarako, euren eskura jartzen du ingurumeneko gomendatutako neurri iraunkorrekin diseinuak egiteko gida.

Materialak eta baliabideak

Birziklatutako edukiak, % 20..
Natura baliabideak babesteko, Torre Iberdrola eraikitzeko erabilitako materialen % 20 inguru birziklatua dela ziurta daiteke.

Inguruko materialak, % 20..
Gaien garraioak eragindako ingurumen inpaktuak murrizteko helburuarekin, Torre Iberdrola eraikitzeko erabilitako materialen % 20 edo gehiago inguruko 800 km-tik ekarri dira.

Torre Iberdrola: Ideia baten energia

Torre Iberdrolaren diseinu iraunkorrari esker, onura garrantzitsuak lortzen dira, bertakoen osasunaren babesetik, erabiltzaileen etekina hobetzea, energiaren, uraren eta gainerako baliabideen erabilera efikazagotik hasita ingurumenaren inpaktuaren murrizketara arte.

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Irakurri dut eta onetsi dut lege-informazioa

Iberdrola KutxaBank