• Hemen zaude:
  • Hasiera
  • DOSIER DIGITAL

TORRE IBERDROLAK BILBO OSOKO IKUSPEGIRIK ZABALENAK ETA ONENAK MIRESTEKO AUKERA ESKAINTZEN DIZU

Bilbao zure oinetan

Antolatu ezazu zure ekitaldia, ekintza edo bilera
111 m-ko altueran

1.000 m²ko
espazio diafanoa eta malgua, ikuspegi paregabeak dituena.

24. Solairuko Txostena deskargatu

24. Solairua Torre Iberdrola

24. solairua

Torre Iberdrola eraikinaren 24. Solairua proposamenik onenetako bat da zure enpresa-bilerak antolatzeko, atzealdean ikuspegi paregabe eta ezin hobea duela: Bilboko hiria zure oinetan, Guggenheim Bilbao Museoa, San Mames futbol-zelaia, Serantes, Artxanda, Ganekogorta, Pagasarri mendiak, baita Durangaldeko mendiak eta Kantauri itsasoa ere.

24. Solairua Torre Iberdrola

Bilboren Finantza-Ikonoan

Torre Iberdrolan azken xehetasuna ere zaindu dugu zure hurrengo ekitaldia arrakasta ziur bilakatu dadin. 111 metroko altueran, Euskadiko eraikinik garaienean eta hiriko finantza eta ekonomia arloko zentro berrian, 1.000 m2ko espazio diafano eta malgu bat eskaintzen dizugu, ekintza, ekitaldi edo gala-afari desberdinak egiteko bereziki xedatua.

24. Solairua Torre Iberdrola

Antolatu ezazu zure ekitaldia, ekintza, bilera

Espazio paregabe bat eskaintzen dizugu eta erraztasun guztiak zure laneko bazkariak, koktelak edo ospakizunak paregabeak eta ohiz kanpokoak izan daitezen. Horretarako, gure jatetxearen eta catering-enpresa ospetsu baten laguntza dugu, eta atsegin handiz erantzungo dizugu aurkezten zaizun beste edozein premia edo iradokizunen aurrean.

24. solairuko zerbitzuak

  • Argiztapenaren, pertsianen eta girotze-sistemaren erabateko kontrola
  • 60Wko bozgorailuen sistema akustikoa
  • WiFi sistema
  • Haririk gabeko mikrofono-sistema
  • 250ako geh. potentzia egungo koadro elektrikotik
  • 2,8 metroko altuera librea
  • Azalera erabilgarria 1.000 m2

INSTALATU ZURE ENPRESA TORRE IBERDROLAN ETA/EDO ANTOLATU ZURE ENPRESA-EKITALDIAK

Gerentzia-bulegoa

Telefonoa

944 354 349

Kokapena

Plaza Euskadi, 5
48009 Bilbao

Bulegoen alokairua

Telefonoa

944 354 349

Harremanetarako inprimakia