Leed ziurtapena

Torre Iberdrola, ingurumenaz arduratzen denez, LEED CS 2.0 Ziurtapen entzutetsua lortuko duen lehenengo dorre garaia izango da Espainian. LEED ziurtapena (Leadership in Energy and Environmental Design / Energia Efizientzian eta Diseinu Iraunkorrean Liderra)

Green Building Council

AEBetako Green Building Council (USGBC) kontseiluak ematen du. Eraikin Iraunkorrak Sailkatzeko LEED Sistema, nazioarteko sistema estandarra eta nahitakoa da, eta ingurumena zaintzen duten jardunbideez baliatzen diren proiektuak ebaluatu eta aitortzen ditu, proiektu horiek osasungarriak baitira, ingurumenaz arduratzen baitira eta egitura errentagarriagoak baitituzte.

Torre Iberdrola Eraikin Iraunkorra

Jardunbide horiei esker, onura handiak lortzen dira, hala nola, bertakoen osasuna babesten da, enplegatuen produktibitatea hobetzen da, energia, ura eta beste baliabide batzuk eraginkortasunez erabiltzen dira,

  • IraunkortasunaTorre Iberdrolak LEED CS 2.0 Ziurtagiri ospetsua du (Leadership in Energy and Environmental Design / Liderra Energia Eraginkortasunean eta Diseinu Iraunkorrean), USGBCk emana (AEBetako Green Building Council erakundeak); ingurunearekin errespetu handieneko jardunbideak eta, beraz, osasungarrienak, ingurumen aldetik arduratsuenak eta egituraz errentagarrienak direnak erabiltzen dituzten proiektuak ebaluatzen eta aitortzen ditu erakunde horrek.
    Horretarako, kontuan hartu dira higiezinaren inguruan egindako eraberrikuntza-lanak, garraio publikoaren irispideak, aparkalekuaren edukiera, bizikleten aparkalekua, espazioei ahalik eta etekinik handiena ateratzea eta abar.
    • Garraio publikoa. Lekualdaketek sortutako kutsadurarekin loturiko eraginak murrizteko xedez, Torre Iberdrola garraio publikoaren sarearekin, metroarekin, tranbiarekin eta hiri barruko autobusekin ezin hobeto konektatuta dagoen hiri-ingurune batean kokatua dago.
    • Bizikleten aparkalekua eta aldagelak. Automobilaren erabilerak sortutako kutsadura eta eraginak murrizteko xedez, bertako erabiltzaileen zerbitzura bizikletentzako aparkaleku bat (98 plaza) eta dutxak dituen aldagela bat jarri ditu, erabili ahal izan ditzaten.
    • Emisio gutxiko ibilgailu eraginkorrak. Halaber, ibilgailu elektrikoentzako 15 aparkaleku-plaza ditu kargatzeko guneekin.
    • Eremu irekiak ahalik eta ongien erabiltzea. Torre Iberdrolaren urbanizazioaren diseinua, azalera librearen % 20 gutxienez berdeguneetarako xedatu dadila bermatzeko moduan egin da.
  • Eraginkortasuna uraren inguruan
    • Kontsumoaren murrizpena, % 40. Eraikinean edateko uraren eskaria txikiagotzeko helburuz, teknologia berritzaileak erabiliko dira, esaterako, txorrota elektronikoak jarriko dira edo komun-ontzien hustuketen bolumenak gutxituko dira, kontsumo estandarra % 40 gutxitu arte.
    • Teknologia berritzaileak hondakin-uretan. Edateko uraren eskaera murrizteko xedez, M1 solairuan ur grisak berreskuratzeko sistema kokatu da. 2. eta 35. solairu bitarteko garbigela eta konketetatik datozen urak berreskuratu egiten dira eta alokairuko lokalen solairuetako (4.etik 29.era) eta M1 solairuko komunetan eta pixatokietan berrerabiltzen ahalegintzen gara. Estalkiko euri-uren zorrotenetatik datorren euri-ura ere aprobetxatzen da. Urak berreskuratzeko sistemarekin konektatu aurretik, iragazki batetik igarotzen dira, eta esekiduran dauden solidoen % 80 ezabatzen da.
  • Barrualdeko ingurumenaren kalitatea
    • Maizterren osasun-baldintzak hobetzeko asmoz, Torre Iberdrolaren eraikuntzan osagai organiko hegazkorren kopuru txikiak dituzten materialak erabili dira, horien osagaiak ez daitezen desagertu eraikinak duen bizitza erabilgarrian.
  • Eraginkortasun Energetikoa eta Energia Berriztagarrien erabileraTorre Iberdrola eraikin iraunkorra da, energia aldetik eraginkorra eta energia berriztagarriak erabiltzen dituena, bere erabiltzaileei aurrezpen garrantzitsuak ahalbidetzeko.
    • Energia berdea. Torre Iberdrolak IBERDROLA Energia Berdearekin kontratatua du bere energia-kontsumo guztia, eta beraz, % 100ean ziurtatutako energia-iturri berriztagarrietatik bakarrik dator, eta horien ezaugarria da ingurumenarekiko ahalik eta errespeturik handiena, CO2 emisioak eta beste gas kutsagarri batzuenak eragozten baitituzte, eta era horretan atmosferan duten berotegi-efektua murrizten dute.

      IBERDROLA Energia Berdea eskatzean, energia garbiago, ekologikoago eta natura babesteko egokiago baten aldeko apustua egiten ari gara.
    • Energia ahalik eta ongien erabiltzea. Girotze-sistema eraginkortasuna, malgutasuna eta erabiltzaileen erosotasuna ahalik eta handienak izateko diseinatu da. Aireztapenerako kanpoaldeko berritze-sistemaren aire-ekarpenaren tasa handiari esker eta fatxada bidezko aireztapen aktiboaren bidez dorreak duen arkitektura-sinergiari esker lortzen da hori.

      Solairu bakoitzaren barrualdean, unitate independente askoren bitartez banatzen da girotze hori (HBA - Hozgarri Bolumen Aldakorra), eta horri esker, tenperatura desberdinak izan ditzakegu solairuko gune desberdinetan, eta energia aurreztu, erabilera gutxiagoko eremuetan kokatutako unitateak itzali ditzakegulako.

      Horrekin guztiarekin, % 20 inguruko aurrezpenak erdiesten dira energia-kontsumoetan.
  • Materialak eta baliabideak
    • Eduki birziklatua, % 20. Baliabide naturalak zaintzeko xedez, Torre Iberdrolaren eraikuntzan erabilitako materialetan ziurta dezakegu eduki osoaren % 20 gutxienez material birziklatua dela.
    • Inguruko materialak, % 20. Merkantzien garraioak sortutako ingurumen-eraginak ahalik eta gehien murriztearren, Torre Iberdrolaren eraikuntzan erabilitako materialetatik % 20 gutxienez 800 km-ko erradio baten barrutik datoz.
  • Berrikuntza teknologian eta prozesuetan Sistema honek, gainera, sustatzaileak ezarritako estrategia iraunkorren onurak jasotzeko aukera ematen die maizterrei, barrualdeen Leed Ziurtagiri propioa erdietsi baitezakete, horrek dakartzan abantaila garrantzitsu guztiekin.
    • Diseinu-gida. Torre Iberdrolaren eraikinak, platinozko ziurtagiriaren maila duenez gero, aukera ematen die bere etorkizuneko maizterrei bulegoen ezarpena errazago ziurta dezaten. Horretarako, diseinu-gida bat jartzen du haien esku, ingurumen aldetik iraunkorrak diren neurri gomendatu batzuek bitartez.

Torre Iberdrolaren inguruko ikuspegi iraunkorrari esker, onura garrantzitsuak erdiesten dira, hala nola bertako maizterren osasuna babestea, erabiltzaileen emankortasuna hobetzea, energiaren, uraren eta beste baliabide batzuen erabilera eraginkorragoa, eta ingurumen-inpaktu orokorra murriztea.

Gerentzia-bulegoa

Telefonoa

944 354 349

Kokapena

Plaza Euskadi, 5
48009 Bilbao

Bulegoen alokairua

Telefonoa

944 354 349

Harremanetarako inprimakia