Kargatzen...

Eraikin Paregabea

Negozio-gune iraunkorra

Torre Iberdrola, César Pelli arkitekto argentinar ospetsuaren diseinua, da Bilboko hiriaren eraldaketa prozesuaren azken mugarri aipagarria, eta finantza-gune berriaren muina.

165 metroko garaiera duen bulegoko eraikin dotore hau arkitektura tertziarioaren artelan bihurtu da, erreferentea bere diseinu, teknologia eta iraunkortasunarengatik.

Torre Iberdrolak kalifikazio altueneko bat du: LEED CS 2.0 delako ziurtagiria, alegia. USGBC entitateak emandako ziurtagiri horrek ingurumena gehien babesten dituzten praktikak eta, ondorioz, osasuntsuenak, ingurumen aldetik erantzukizun handiagokoak eta etekin handiagoko egiturak dituztenak, erabiltzen dituzten proiektuak onesten dituzte.

Eraikin adimentsua

Torre Iberdrola eraikina eraikitzeko iraunkortasun, segurtasun, instalazio eta beste hainbat arlotako azken teknologiak aplikatu dira, zeinak eraikina erreferente bihurtzen duten nazio mailan. Bere diseinu harrigarriari, prisma triangeluar formakoa baita, azken berrikuntzen instalazioa eta goi mailako materialen erabilera gehitu behar zaio.

Ondorioz, konpainia zorrotzenen beharrei erantzuna ematen dieten energia aurrezpen garrantzitsua lortzen da.

Torre Iberdrola diseinuaren, teknologiaren eta funtzionaltasunaren arteko konbinazio ezin hobea da.

Bilboko kultura eta negozio-gune berria

Torre Iberdrola Deustuko zubiaren, Euskadi Enparantzaren, Ramón Rubial Kalearen eta Ingelesen zelaiaren lorategien erdian dago; Abandoibarra garapen berriaren barruan, zeina Bilbok bizi duen eraldaketaren ikurra eta kultura eta negozio-gune berria den.

Dorrea, garapen horren protagonista nagusia, Bilboko finantza eta enpresa ikonoa bihurtu da, eta 50.000 metro karratu inguru ditu honek alokatzeko. Gainera, bertako solairuen malgutasunari esker, lekuari onura ezin hobea ematen zaio.

Eraikin iraunkor batean lan egitearen abantailak

  • Bertan lan egiten dutenen osasuna hobetzea
  • Erabiltzaileen produktibitatea hobetzea
  • Ingurumenean inpaktu orokorra murriztea
  • Aparkalekuak ibilgailu elektrikoentzat kargatzeko gunearekin
  • Bizikleten aparkalekua eta konexio azkarra garraiobide publikoekin (metroa, tranbia eta autobusa)
  • Uraren kontsumoaren % 40 arteko murrizketa
  • Energia kontsumoaren % 20 arteko aurrezpena
  • 10.000 metro karratu berdegune eta aisialdirako gune
  • Leed CS Platinum ziurtagiria

Dosier Torre Iberdrola

Informazio gehiago nahi al duzu?

Jaitsi ezazu gure informazio-txostena eta erakin paregabe baten abantailak ezagutu.

Deskargatu txostena

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

    Baimena ematen dut Torre Iberdrolaren informazio komertziala jasotzeko.

    Irakurri dut eta onetsi dut Pribatutasun-politika