Kargatzen...

Zerbitzuak

Ahalik eta modurik onenean erantzuten diegu zure beharrei

Bereizgarri diren zerbitzu esklusiboak

Torre Iberdrolan gure langileen egunerokoa erosoagoa eta errazagoa egiteaz arduratzen gara eta, horretarako, haien eskura jartzen ditugu zerbitzu bakar eta bereizgarriak, erabilera profesionala edo pertsonalerako, besteak beste:

Jatetxea

  • Jatetxe-eremu zabala 600 jankide baino gehiagorentzat Torre Iberdrolaren 1. solairuan.
  • Kafetegia, self service-a eta jatetxe exekutiboa agiria aurkezten duen guztiarentzat irekita.
  • Hainbat gastronomia-lerro:
    • Sukaldeko janaria eta orekatua self service formatuan eguneroko menurako. <
    • Menu exekutiboa eta betiko janaria abangoardiako ukituekin hitzartutako menuak
    • Jantoki pribatuen aukera.
  • Hitzartutako menuak eta taldeko menuak:
    Hitz egin merkataritza departamentuarekin proposamen pertsonalizatu bat jasotzeko. Tfn: 944987569 • luz@grupoiruna.net

El Corte Inglés

  • El Corte Ingléseko departamentu guztietako produktu eta zerbitzu guztiak zure esku, 2. solairuan (postaren ondoan).
  • Gutxieneko erosketarik gabe eta pozik geratzen ez bazara aldatu edo itzuli ahal izateko bermearekin.
  • Egin zure janari-eskaerak egunero, astean behin edo hilean behin egiteko aukera, produktu freskoak barne. Bidalketa-gasturik gabe.
  • Produktua egun berean jaso ahal izateko, eguerdiko ordu biak aurretik egin behar duzu eskaera, eta 16:30-18:30 bitartean jaso ahalko duzu Dorrean.
  • • Autoarekin dorrean sartu eta erosketa hartu ahal izateko erosotasunarekin.
  • • Dorreko El Corte Ingléseko salmenta-puntuko edozein produktu eskatu edo hari buruzko informazioa eskatu telefonoz (616246312) edo posta elektronikoz (implantECIiberdrolabilbao@elcorteingles.es).

Ibilgailuen garbiketa ekologikoa

  • Ingurumena babesten duten produktuekin autoen garbiketa ekologikoa 5. sotoan.
  • Utzi autoa iristen zarenean eta lan egin ostean garbi jasotzeaz bakarrik arduratu. Aurreztu denbora eta dozenaka litro ur garbiketa bakoitzean.
  • Zerbitzua asteazken, ostegun eta ostiraletan ematen da goizeko 8ak eta arratsaldeko 5ak bitartean, baina ordutegi horretan ezin baduzu, eraikinaren harreran autoaren giltzak utzi ditzakezu. Ibilgailua egun batez utzi eta hurrengoan jaso ahal izango duzu.
  • Eraikinean aparkatzeko plazarik ez baduzu ere, autoa ekar dezakezu garbitzera.
  • Lantegi Batuakenpresak ematen du zerbitzua, zeinak barneratze sozio-laborala ematen die ezintasunen bat duten pertsonei.
  • Esku-dirutan, kreditu-txartelarekin edo transferentzia bidez ordaindu daiteke.
  • • Gehiago jakiteko edo erreserbak egiteko deitu946 94 11 28zenbakira.

Ibilgailuen alokairua orduka

  • • Alphacyk kudeatzen du Dorreak 3. sotoan eskaintzen duen Car sharing zerbitzu hau.
  • • Ibilgailua partekatu eta kostu finkorik ez edukitzearen erosotasunari onura atera ahal izango diozu. Erabili duzuna bakarrik ordaindu
  • • Zerbitzua Dorreko enpresa guztiei eta haien enplegatuei dago zuzenduta, haien erabilera profesionalarentzat zein pribatuarentzat
  • • Alphacity-ren webgunean egiten da online erreserba.
  • • Alphacity-ren webgunean egin dezakezu online erreserba.

Informazio gehiago hurrengo esteketan:

Citypaq

  • Correosen CityPaq zerbitzuarekin, eskaera pertsonalak dorrearen 2. sotoan jaso ahalko dituzu.
  • Gozatu online erosiz eta eskaerak jasotzeaz ez zaitez arduratu. Torre Iberdrolako CityPaq-era iritsiko dira zuzenean
  • Zerbitzua erabiltzeko, eman izena corresopaq.es gunean eta jarraitu jarraibideei.
  • Hemen ikus dezakezu Zerbitzurako sarbidea

Aterkien mailegua

  • Aterkien mailegu-zerbitzua euria egiten duenerako
  • Aterkia Dorreko harreran hartu eta itzuliko da

Ekitaldietarako lekuak

  • Antolatu zure ekitaldiak 24. Solairuko 1.000 m2-etan eta 111 metroko altueran
  • Torre Iberdrolaren aukera bakarra eta esklusiboa era askotariko ekitaldiak antolatzeko: koktelak, ekitaldi instituzionalak, gala-afariak, sari-banaketak…
  • Erabilera anitzeko leku argia, zeina bezeroen beharrei egokitzen den.
  • Eraikinean ez dauden enpresentzat ere erabilgarri dagoen zerbitzua.

Antolatu zure ekitaldia

Bilera-gela

  • Higiezina erabiltzen duten enpresa guztiek leku handia dute bilerak, mintegiak, prestakuntza-ikastaroak, eta abar egiteko, Torre Iberdrolaren hirugarren solairuan.
  • Solairu honetan hainbat tamainako modula daitezkeen bost areto daude, muntatzeko moduaren arabera ahalmen desberdinarekin.
  • Areto guztiak konbinatuta, 300 pertsonara arte hartzeko aukera ematen du.
  • Kanpoko enpresek ere erabil dezakete zerbitzu hau.

Antolatu zure bilera


Maizterrek erabil ditzaketen bestelako zerbitzuak

  • Gerentzia presentziala eraikinean
  • Denentzako lekuen garbiketa
  • 24 orduko mantentze-lanak
  • Zaintza zerbitzua urteko 365 egunetan, eguneko 24 orduetan
  • Suteen aurkako babeseko sistema orokorra
  • Atezaina
  • Barne-mezularitza
  • Lorezaintza
  • Karga eta deskarga zona
  • Ibilgailu elektrikoen birkarga-puntua
  • Bizikleten aparkalekua
  • Aldagelak
  • Igogailuak eta karga-jasogailua

Hitz egin dezagun

Informazio gehiago behar baduzu edo zalantzak argitu edo hitzordua emateko gurekin hitz egin nahi baduzu, bidal iezazkiguzu zure datuak formulario honen bitartez.

Irakurri dut eta onetsi dut lege-informazioa

Iberdrola KutxaBank